Eraikuntzaren Lan Fundazioak argi eta garbi du, gaur egun, inguratzen gaituzten eta bizi ditugun abaguneak direla eta, ezinbestekoa dela egiten dugun guztian etengabe hobetzen jarraitzea.
Hori dela eta, eraikuntzaren sektoreko enpresen eta langileen beharrei erantzuteko eta gogobetetzeko ahalmena duten, eta, aldi berean, ingurunea errespetatuko duten eta hori egiten ari diren pertsonak arriskuan jarriko ez dituzten produktuak egiten eta zerbitzuak ematen ditugu. Hori guztia, goi mailako estandar etikoei eutsiz , gardentasun, zintzotasun eta integritate printzipioekin bat etorriz.
Termino horiek Kudeaketa Sistema Integratuaren Politikan islatzen dira.
Eraikuntzaren Lan Fundazioak, ISO 9001, ISO 14001, ISO 45001 arauetan oinarritutako kudeaketa sistema integratua du bere laneko zentro guztietan. Modu berean lan egitea ezinbestekoa da eraginkortasun maila altuak lortzeko. Kudeaketa Sistema Integratuaren ebidentzia eta berme gisa, Eraikuntzaren Lan Fundazioak kreditatutako erakundeek emandako Ziurtagiriak ditu.
- Kalitate kudeaketa sistema, con el ER-0753/2003 zenbakiduna, eskaintzen dituen produktuei eta zerbitzuei aplikagarria, gaur egunera arte berriztatuz joan dena.
- Ingurumen kudeaketa sistema, GA-2011/0591 zenbakiduna, zenbait zentrotarako, egindako jardueraren ondorioz ingurunean gerta daitezkeen kalteak aurreikusiz eta murriztuz.
- Laneko segurtasun eta osasun kudeaketa sistema, SST-0130/2017 zenbakiduna, laneko zentro guztiek lanerako baldintza seguruak izan ditzaten, gure langile, irakasle eta ikasle guztientzat.